XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarrena Bilbon Azkue zanak egiña, 1897'garren urtean.

Ta irugarrena Tolosan, 1909'garren urtean.

Iru argitaldi mende terdi buruan.

Ez gutxi euskal liburu batentzat.

Amaikatxo euskaldun irakurleek irakurri izan dute ta bertan kristau dotriña ikasi.

Vinson euskalzale langilleak bere Essay d'une Bibliographie de la langue basque liburuan aipatzen du Ubillosen dotriñaren aurrenengo argitaldia.

Besterik ez.

Baña argitaldi orren zeaztasunak ematean, utsegite txiki bat jartzen du: ogei ta bederatzi atalburu dituala esaten digu.

Ta lan esan dedanez, ogei ta bederatzi ditu, baña bigarren zatian bakarrik, aurrenengoan beste ogei ta amar atalburu edo irakurtza bait-ditu.

Etzun Vinson jaunak, ai danez, liburua azalez baizik aztertu; etzun zearo irakurri noski.

Ia arrigarriago dana: emen bertan Diputazioko liburutegian izan nauzute egun batzutan Ubillosen liburua aztertzen, ementxe baitdago Ubillos beraren eskuz liburua idatzita ta Urkixo Jaun argiak berak zekian ajola ta maitasun ederrez gordea.

Ta Vinson'en liburua, Arozena jaunari esker, pixkat aztertzen nengola, auxe ikusi nun: liburua Urkixo jaunaren oargarriz betea arkitzen da.

Ta Vinson'ek Ubillosi buruz itzegiten duanean, bertan ematen du Urkixo jaunak liburuak izan ditun beste argitaldien berri.

Baña, liburuen zeaztasun txikienak ere oartzen mutilla zan Urkixo aundi ura, ezta oartzen len esan detan Vinson'en utsegite ortaz.

Ta nolako euskera du gure Ubillos Aitak?

Asieran esan det euskeraren klasikoen artean sartu genezakela Ubillos Aita.

Tamalez euskaldunok eztegu gure klasikoen billa, beste ikuntzetakoak bezela aspaldi-aspaldiko aldietara joaterik.

Ubillos ezta idazle garai oietakoa.

Ezta Axular baten edo Etcheberry baten diña.

Baño alare idazle ona da, Gipuzkoako izkelgian ditugun aldi artako idazleen artean onenetakoa.

Ubillosen euskera erri-izkeran sendo tinkatua dago.

Erri-izkera du zimendu ta oiñarri antzo.

Baña badaki emendik eta andik bear dana edo bear duna artzen ere.

Eta alaxe, nola-alako Gipuzkera osotuan idatzi zula esan genezake.